Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
193

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 23koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, 2025. urtean euskal etxeei dirulaguntzak ematekoa.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiaren 2025eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bitartez, euskal etxeei 2025eko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntza horiek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko; dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Goian aipatu den ebazpenean izendatutako ebaluazio-batzordeak eskaerak aztertu eta baloratu ditu, martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoenaren arabera, eta esleipen-proposamen bat egin du.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publiko bakoitzak xedatzen duen moduan, administrazio-organoetako titularrak aldi baterako ordeztu ahal izango dira hutsik, kanpoan edo gaixorik daudenean, bai eta abstenitu edo errefusatzen direnean ere.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak egindako abstentzioaren aurrean, eta bat etorriz Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren euskal etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu baitira.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren euskal etxeei dirulaguntzak esleitzea, eta eranskin horretan adierazitako zenbatekoak ematea, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei dirulaguntzak esleitzea, eta eranskin horretan adierazitako zenbatekoak ematea, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena.– Kanpoan utzitakoen zerrenda IV. eranskinean jasotzea, eta horretarako arrazoiak adieraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia.
Ordezkapenagatik (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13.1 artikulua, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin lotuta).

Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen zuzendaria,

ASIER AREITIO IBARLUCEA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala