Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2026ko urtarrilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
176

AGINDUA, 2025eko abenduaren 23koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita 2020ko abuztuaren 4ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Agindu horren bidez, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen zen.

Uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren eranskinaren 18. apartatuan zehazten dira Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomoaren (HABE) zein zerbitzu eta jarduera ordain daitezkeen prezio publikoen bidez (397/2013 Dekretuan zehazten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jarduera ordain daitezkeen prezio publikoen bidez).

Agindu honen bidez, aldatu egin nahi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko abuztuaren 4ko Agindua, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomoak (HABE) ematen dituen zerbitzuen eta jardueren prezio publikoak finkatzen dituena. Agindu hura lehenago aldatu zen sailburu beraren 2021eko uztailaren 30eko Aginduaren bidez –2021eko abuztuaren 11ko EHAA (159. zk.)–, 2023ko irailaren 29ko Aginduaren bidez –2023ko urriaren 6ko EHAA (192. zk.) – eta 2024ko abuztuaren 13ko Aginduaren bidez –2024ko irailaren 6ko EHAA (174. zk.)–. Oraingoan, laugarrenez aldatzen da, eguneratu daitezen hautaketa eta hizkuntza-ebaluaketako zerbitzuengatik, euskararen irakaskuntzagatik eta mintegi, biltzar, jardunaldi eta ikastaroen matrikulazioengatik jaso beharreko prezioak. Gainera, artikulu berri bat sartu da, 3.ter artikulua, aldizkako argitalpenen ale solteen eta paperean argitaratutako materialen salmentaren prezioak arautzeko.

Martxoaren 20ko 1/2025 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bateginaren 33. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (Dekretu horretan zehazten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jarduera ordain daitezkeen prezio publikoen bidez), Ogasun eta Finantza Sailak aldeko txostena eman duenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Bigarren artikulua («Euskara irakasteko zerbitzuak») aldatzea, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan.

2. artikulua («Euskara irakasteko zerbitzuak») aldatzen da, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan, eta honela idatzita geratzen da:

«2. artikulua.– Euskara irakasteko zerbitzuak.

Sektore publikoko langileak euskalduntzeko ikastaroak antolatu, koordinatu, kontratatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira prezio publikoak:

a) Sektore publikoko langileez osatutako ikastaldeak:

1.– Aurrez aurreko ikastaroak, euskaltegi publikoetan: 135,03 euro/orduko/taldeko.

2.– Euskaltegi publikoek aurrez aurreko ikastereduan eskainitako ikastaroak, administrazioaren lokaletan: 123,78 euro /taldeko/orduko.

3.– Aurrez aurreko ikastaroak, euskaltegi pribatuetan: 113,75 euro/taldeko/orduko.

4.– Euskaltegi pribatuek aurrez aurreko ikastereduan eskainitako ikastaroak, administrazioaren lokaletan: 103,49 euro/taldeko/orduko.

b) Barnetegiak:

Euskaltegietan egiten diren egonaldiei eta ostatuei dagozkien zerbitzuak:

1.– Mantenu erdia: 16,11 euro/ eguneko/ikasleko.

2.– Mantenu osoa: 40,35 euro/eguneko/ikasleko.

c) Sektore publikoko langileen ikastaldeetan sartzen ez diren ikasle solteak:

1.– Euskaltegi publikoetako ikastaroak: 11,24 euro/ikasleko/orduko.

2.– Euskaltegi pribatuetako ikastaroak:

i) Lurralde historikoetako hiriburuetan: 11,34 euro/ikasleko/orduko.

ii) Gainerako herrietan: 10,79 euro/ikasleko/orduko.

3.– Ikasleen abiapuntuaren ebaluazioa: 33,89 euro/orduko edo ikasleko.

d) Sektore publikoko langileen ikastaroen koordinazio- eta jarraipen-zerbitzuak:

1.– Sektore publikoko ikastaldeen kasuan: 6,67 euro/taldeko/orduko.

2.– Ikasle solteak, beste talde batzuetan: 0,58 euro/ikasleko/orduko.

e) Eguneko/orduko bertaratze-datuak.

1.– Tarifa: 2,24 euro/ikasleko hilean.

f) Autoikaskuntza tutorizatuan eskaintzen diren ikastaroak.

1.– Autoikaskuntza tutorizatuko ikastaroak, lanpostuan bertan:

i) Autoikaskuntza-sistemaren lizentziak. Haren barruan izango dira autoikaskuntzarako softwarea instalatzea, eguneratzea eta zerbitzu teknikoa (beharrezkoa izanez gero), erabilera-jarraibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena eta tutoretza-saioak. Lizentziaren prezioa kontratatutako lizentzia-kopuruaren araberakoa izango da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2.– Mintza-saioak:

i) Lantokian osatutako taldeetan:

a) 9 hilabeteko ikastaroa (astean ordubete): 103,49 euro/orduko/taldeko.

b) 3 hilabeteko ikastaroa (astean ordubete): 103,49 euro/orduko/taldeko.

ii) Telefono edo IKTen bidez lantokia EAEtik kanpo dagoenean:

a) 9 hilabeteko ikastaroa (banaka, 20 minutu astean): 1.008,80 euro/ikasleko.

b) 3 hilabeteko ikastaroa (banaka, 20 minutu astean): 335,88 euro/ikasleko.

iii) Zerbitzu osagarriak (ikastaro guztietan):

a) Lizentzia finkotik mugikorrerako edo interneterako aldaketa (instalazio packa barne): 177,24 euro/ikasleko.

b) Ikasle-aldaketa (lizentzia beste ikasle bati pasatzea): 110,90 euro/ikasleko.

c) Programaren erabilera, asistentzia eta aprobetxamenduaren hileroko txostena: 5,69 euro/txosteneko/ikasleko.

d) Programaren erabileraren hileroko txostena: 2,00 euro/txosteneko/ikasleko.

iv) Tutoreek euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentro homologatua kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantoki batera mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoetako enplegatu publikoentzat aurreikusten direnak izango dira.

g) Autoikaskuntza tutorizatuaren bidezko ikastaroak euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan:

Autoikaskuntza tutorizatuaren bidezko ikastaroko matrikula:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

h) Lotura-eskubideak:

Euskaltegien Erregistroan inskribatu gabeko zentroetan HABEren autoikaskuntzarako ikas-plataforma erabiltzeko urteko baimena.

i) 1-20 erabiltzaile: 1.802 euro/urteko/zentroko.

ii) 21-100 erabiltzaile: aurreko prezioari urteko 89,6 euro gehituko zaio 20tik gorako erabiltzaile bakoitzeko.

iii) 100 erabiltzaile baino gehiago: 100 erabiltzailetik gorakoek ez dute beste gehigarririk izango; horrela, ezingo da gainditu 8.960 euroko kopurua.

Bigarren artikulua.– Hirugarren artikulua («Hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko zerbitzuak») aldatzea, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan.

3. artikulua («Hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko zerbitzuak») aldatzen da, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan, eta honela idatzita geratzen da:

«3. artikulua.– Hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko zerbitzuak.

1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideak:

a) Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako proba-deialdietan eta Euskal Etxeetako ikasleentzako deialdi berezietan: 45,50 euro maila/deialdi/ikasleko.

b) Deialdi irekiak:

1.– Deialdi irekietako egiaztatze-probetan eta a) atalean aurreikusten ez diren beste deialdi berezietan: 90 euro maila/deialdi/ikasleko.

2. HEOCaren komunikagaitasun-mailetako trebetasunen bat egiaztatzeko probetan (bat ekoizlea izanik beti): 45,50 euro maila/deialdi/ikasleko.

c) Salbuespenak eta hobariak.

1.– Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak eta azken bost urteotan genero-indarkeria jasan duten pertsonak, genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuta.

2.– Kategoria orokorreko familia ugarietako kideek % 50eko hobaria izango dute.

2.– HABEren teknikariek epaimahaietan eta balorazio-batzordetan parte hartzeko, frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko zerbitzuak: 65,18 euro/lanorduko (BEZa kanpo).

3.– Kopuru horri dagokion BEZa, haren araudi erregulatzailearen arabera.

4.– Horrez gain, teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoetako enplegatu publikoentzat aurreikusten direnak aplikatuko dira.»

Hirugarren artikulua.– 3.bis artikulua («Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak») aldatzea, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan.

3.bis artikulua artikulua («Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak») aldatzen da, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan, eta honela idatzita geratzen da:

«3.bis artikulua – Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak.

1.– HABEk euskara-irakasleentzat antolatzen dituen prestakuntza-jarduerak –aurrez aurrekoak eta modulu telematiko bidezkoak– egiteko matrikularen zenbatekoa iraupenaren (orduen) arabera ezarriko da.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2.– Beste erakunde batzuek antolatutako prestakuntza-jardueratan eta/edo ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 87,21 euro/orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.»

Laugarren artikulua.– 3.ter artikulua («Argitalpen eta material didaktikoen salmenta») gehitzea, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan.

3.ter artikulua («Argitalpen eta material didaktikoen salmenta») gehitu da, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko abuztuaren 4an emandako Aginduan, eta honela idatzita geratzen da:

«3.ter artikulua.– Argitalpen eta material didaktikoen salmenta.

1.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, BEZa kanpo, honako hauek dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

2.– HABE erakunde autonomiadunak paperean argitaratu dituen materialen salneurriak, BEZa kanpo, honako hauek dira:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

3.– Aurreko apartatuetan jasotako prezioei dagokion BEZa gehituko zaie, haren araudi erregulatzailearen arabera.»

Azken xedapen bakarra.– Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala