Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5190

AGINDUA, 2025eko azaroaren 20koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 27ko Aginduaren bidez (2025eko ekainaren 5eko EHAA, 105. zk.), Euskadi literatura sariak arautu eta horretarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2025eko maiatzaren 27ko Aginduaren 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

– Euskarazko literatura: Unai Elorriaga Lopez de Letona, 2024an Susa argitaletxeak argitara emandako Francesco Pasqualeren bosgarren arima izeneko literatura lanagatik.

– Gaztelaniazko literatura: Garazi Albizua Castelao, 2024an Galaxia Gutenberg argitaletxeak argitara emandako Termita izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko haur eta gazte literatura: Karmele Mitxelena Etxebeste, 2024an Elkar argitaletxeak argitara emandako Aitona Floren izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko literatura itzulpena: Koldo Biguri Otxoa de Eribe, 2024an Erein & Igela argitaletxeak argitara emandako Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak izeneko lanaren itzulpenagatik.

– Literatura lanaren ilustrazioa: Maite Rosende Gutierrez, 2024an Denonartean argitaletxeak argitara emandako Traba izeneko lanagatik.

– Euskarazko saiakera: Markos Zapiain Agirre, 2024an Elkar argitaletxeak argitara emandako Txillardegi hizkuntzalari izeneko lanagatik.

– Gaztelaniazko saiakera: Itxaso del Castillo Aira, 2024an EHU argitaletxeak argitara emandako Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2025eko maiatzaren 27ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jaso ahalko dituzte goian esandako aginduan jasotako egitekoak egin ostean (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 20a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala