Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2025eko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5182

2901/2025 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Amaya Bidezabal Plazaola andrea Ondarretako Osasun Zentroaren Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen abuztuaren 12ko 1402/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Ondarretako Osasun Zentroaren Administrazioko Azpitaldeko buruaren lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Amaya Bidezabal Plazaola andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Ondarretako Osasun Zentroaren Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amaya Bidezabal Plazaola andrea Ondarretako Osasun Zentroaren Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko azaroaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2025eko azaroaren 14a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala