
215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4755
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez administrazio-baimena ematen baitzaio Eako Udalari itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa okupatzeko, Eako kaian saneamendu-hoditeria instalatze aldera.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.12 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariaren 2015eko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez, aipatu emakida eman dela, baldintza nagusi hauen arabera:
– Titularra: Eako Udala.
– Xedea: Eako kaia.
– Azalera: 400 m2
– Epea: hamabost (15) urteko emakida, gehienez beste hamabost (15) urtera luzatzeko aukerarekin, baldin eta emakida arrazoitu zuten interes publikoko baldintzek beren horretan jarraitzen badute.
– Espedientearen erreferentzia: AAAA_RES_3897/25_15.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 24a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS