Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4752

EBAZPENA, 2025eko urriaren 23koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2025. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena.

Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusiaren 2025eko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2025erako laguntzen deialdia egin zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 111. zk., ekainaren 13koa).

Deialdi horren 12. oinarriak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Hautaketa Batzordeak laguntza-eskaerak teknikoki aztertu eta baloratu ondoren, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako koordinazio teknikoaren zerbitzuaren aurretiko proposamena aintzat harturik eta 2025eko urriaren 22ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluak onartu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasotako entitateei ematea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2025eko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak (Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2025eko laguntzen deialdia egin zen). Zenbatekoak eta baldintzak ere eranskin horretan aipatzen dira.

Bigarrena.– II. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpena eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 23a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala