
215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4751
EBAZPENA, 2025eko urriaren 22koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza amaitutzat ematen duena.
Justiziako sailburuordearen 2025eko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez (apirilaren 11ko EHAA, 71. zk.) emandako dirulaguntzari uko egin dionez esleipendunak, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 24ko Aginduarekin bat etorriz (azaroaren 12ko EHAA, 220. zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ane Blas Del Barriori onartutako dirulaguntza bertan behera uztea, 2025eko urriaren 1eko eraginez, hark uko egin dionez.
Bigarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea eta, era berean, jakinaraztea ez duela administrazio-bidea amaitzen, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez baitiezaioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea du, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS