Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4750

EBAZPENA, 2025eko urriaren 27koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2025eko deialdiko Balorazio Batzordeko kideak.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2025eko deialdiaren oinarriak onartzen dira. Bada, agindu horren 13. oinarriak honako hau ezartzen du: «Proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Balorazio-batzordeko burua Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna izango da. Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta Hazi Fundazioko ordezkari bat izango dira batzordekideak, eta lehenengoak idazkari-lanak egingo ditu. Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskumena duen sailburuordearen ebazpen baten bidez, ebaluazio-jarduera hasi aurretik».

Ikusi dira 438/2024 Dekretua, abenduaren 11koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta dekretu hori aldatzeko 165/2025 Dekretua, abuztuaren 28koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua aldatzen duena.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Pertsona hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzen 2025erako deialdiaren oinarriak onartu ziren), eta egindako ebaluazioa zehazten duen txostena egingo du. Txosten hori behin-behineko ebazpen-proposamenaren oinarria izango da.

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

– Batzordeburua:

M.ª Luisa Fraile Correa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

Alfonso Arriola Lacruz, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

– Batzordekideak:

Xabier Andrés Uriarte, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako berrikuntza-teknikaria, idazkari gisa (titularra).

Elisa Torre-Enciso Enciso, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Fernando Corcuera Villamor, Hazi Fundazioko Sistemen eta Integrazioaren Arloko arduraduna (titularra).

Gregorio Manrique Martín, Hazi Fundazioko Antolaketa eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria (ordezkoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera ezartzen da, eta hura argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 27a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala