Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4742

997/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arantzazu Mugeta Veiga andrea Erizaintzako gainbegirale izendatzen den, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Barrualdeko Eskualdean.

Irailaren 1eko 731/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko irailaren 16ko EHAA, 175. zk.), deialdia egin zen Erizaintzako gainbegirale lanpostu bat betetzeko, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Barrualdeko Eskualdean.

Balorazio Batzordeak, aurkeztutako eskabideak balioztatu ondoren, egin du dagokion izendapen-proposamena, eta ikusita Arantzazu Mugeta Veiga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du Erizaintzako gainbegirale izendatzea, izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Barrualdeko Eskualdean.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Erkidearen 28. artikuluan ezarritakoarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Arantzazu Mugeta Veiga andrea izendatzea Erizaintzako gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Barrualdeko Eskualdean.

Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2025eko urriaren 20tik aurrera.

Hirugarrena.– Baldin eta lanpostuak izendapen askearen bitartez bete badira, izendapenak egin dituen organo berberak nahierara kargugabetu ditzake izendaturiko langileak. Lanpostua uzteak edo lanpostutik mugitu behar izateak berekin ekarriko du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriako Ian-baldintzei eutsiko die. Antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, egongo da izendatua izan aurretik betetzen zuen lanpostuaren antolakuntza- eta lurralde-eremu berean. Atxikipena ondorioak izango ditu lanpostua utzi den hurrengo egunetik aurrera, eta lanpostua betetzeko, eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen Zuzendaritzari jakinaraziko zaie.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko urriaren 15a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala