Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4741

996/2025 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arantzazu Mugeta Veiga andrea Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegiralearen kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

806/2023 Ebazpenaren bidez, Arantzazu Mugeta Veiga andrea Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2023ko azaroaren 22ko EHAA, 223. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arantzazu Mugeta Veiga andrea Uribeko Eskualdeko Erizaintzako gainbegiralearen kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, berak hala eskatuta.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urriaren 19ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari horren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko urriaren 15a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala