
215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4739
1832/2025 EBAZPENA, urriaren 14koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iban Basabe Inza jauna Barne-medikuntzako Zerbitzuko buruaren kargutik kentzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 29ko 946/2022 Ebazpenaren bidez, Iban Basabe Inza jauna Barne-medikuntzako Zerbitzuko buru izendatu zen Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Iban Basabe Inza jauna Barne-medikuntzako Zerbitzuko buruaren kargutik kentzea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko urriaren 14ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2025eko urriaren 14a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS