
215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4737
1803/2025 EBAZPENA, urriaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Naiara Sagastibeltza Mariñelarena andrea aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Onkologia Medikoko Zerbitzu Sanitarioko buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen martxoaren 2ko 267/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Onkologia Medikoko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko apirilaren 10eko EHAA, 70. zk., eta 2025eko apirilaren 22ko BOE, 97. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Naiara Sagastibeltza Mariñelarena andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Onkologia Medikoko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Naiara Sagastibeltza Mariñelarena andrea Onkologia Medikoko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko urriaren 9a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2025eko urriaren 9a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B. (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS