
215. zk., 2025eko azaroaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4732
925/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita Itziar Aguinaco López de Suso andrea zuzendaritzako idazkari lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan.
Ikusi da deialdia egin zela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako zuzendaritzako idazkari lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 25eko 752/2025 Ebazpenaren bidez (webgunean eta EHAAn argitaratu zen 2025eko irailaren 11n).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Itziar Aguinaco López de Suso andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Itziar Aguinaco López de Suso andrea izendatzea zuzendaritzako idazkari, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS