Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2025eko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1944

IRAGARKIA, 2025eko apirilaren 30ekoa, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendeaurrean jartzen baita «Usansolo eta Galdakaoko Ekiola FV» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituraren aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimenen eskaerak, Usansolo udal-mugartean (Bizkaia).

48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira hurrengo proiektuan jasotako instalazio elektrikoen aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimenen eskaerak.

Espedientea: 48-GE-Y-2024-00026.

– Eskatzailea: Usansolo Eta Galdakaoko Ekiola, S. Coop.

– Eskaeraren helburua: aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena.

– Xedea: energia elektrikoa ekoiztea teknologia fotovoltaikoaren bidez, erdi-tensioan konektaturik (13,2kV) lurpeko linea baten bidez.

– «Usansolo eta Galdakaoko Ekiola FV» proiektuaren ezaugarriak:

○ Eneko Iturriaga Hidalgo industria-ingeniariak 2024ko abenduan sinatutako proiektuan adierazitakoak.

○ 5.040 modulu, 595 Wp-ekoak.

○ 8 inbertsore fotovoltaiko, 350kVA-koak 312,5kVA-ra mugatuak.

○ Guztira 2,8 MWn-ko potentzia gordina, 2,5MW-tara mugatuta.

○ Transformadorea duten transformazio-zentro bi, 1.500 kVA-koa bakoitza.

○ 72m-ko luzeerako lurpeko ebakuazio-linea: transformazio-zentroetatik ebaketa-zentrora.

○ Ebaketa-zentro bat konexio-puntutik hurbil.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Usansolo (Bizkaia).

– Aurrekontua: 2.659.126 euro.

Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Hori guztia argitaratzen da hogei egunez, interesdunek eta, oro har, herritarrek proiektuaren dokumentazioa azter dezaten Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 PK) edo honako URL honetan: Energia eta meategi inguruko proiektuei buruzko informazioa - Energia eta meategiak - Euskadi.eus

Ordezkaritza honetan alegazioak aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 eguneko epean, idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako edozein subjektu behartuta dagoela bitarteko elektronikoak erabiltzera administrazio publikoekin harremantzeko edozein administrazio-prozeduran. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte.

Bilbao, 2025eko apirilaren 30a.

Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala