
85. zk., 2025eko maiatzaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 7 orri.)
- EPUB (474 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1942
EBAZPENA, 2025eko apirilaren 8koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen da Zabaldu laguntza-programaren deialdiaren babesean 2024ko ekitaldirako emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen Nazioartekotze zuzendariak 2024ko maiatzaren 8an onartutako Zabaldu laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2024ko maiatzaren 27ko EHAA, 102. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2025eko apirilaren 8a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,
NAGORE BONILLA GABARAIN.
RSS