Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2025eko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1941

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 8koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Sakondu laguntza-programaren 2024ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Sakondu laguntza-programaren 2024ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda; dirulaguntza-deialdi hori erakunde honen Nazioartekotze zuzendariaren 2024ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez onartu zen (2024ko maiatzaren 27ko EHAA, 102. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2025eko apirilaren 8a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

NAGORE BONILLA GABARAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala