Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2025eko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1940

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 8koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, 2024ko ekitaldirako Pilotu laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen Nazioartekotzearen zuzendariak 2024ko irailaren 10ean onartutako Pilotu 2024 laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2024ko irailaren 30eko EHAA, 190. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi dira, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.

Bilbao, 2025eko apirilaren 8a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

NAGORE BONILLA GABARAIN.

eranskina
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
PILOTU PROGRAMA
2024AN ONARTUTAKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala