
85. zk., 2025eko maiatzaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1933
AGINDUA, 2025eko apirilaren 23koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, «Aratz Ikastola, Koop. S.» sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela deklaratzen duena.
EGITATEAK
Lehenengoa.– 2024ko urriaren 8an, Laura Pacheco García andreak eskaera bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean, Aratz Ikastola, Koop. S. sozietate kooperatiboaren izenean eta hura ordezkatuz haren esanetan, kooperatiba onura publikoko deklaratua izan zedin eskatzeko. Eskabidearen oinarria Artezkaritza Kontseiluaren 2023ko urriaren 30eko erabakia da, eta Artezkaritza Kontseiluko idazkari Laura Pacheco Garcíak berak Iñigo Bergara Etxegarai lehendakariaren oniritziarekin emandako ziurtagiri bat ere aurkeztu zuen. Ziurtagiri horretan, haren ustez, 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzen direla justifikatzen duten gertakariak eta arrazoiak daude (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena).
Bigarrena.– 2025eko urtarrilaren 8an, iragarkia argitaratu zen EHAAn, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), eta jendaurreko informaziorako epea zabaldu zen, edozein interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzan hogei eguneko epean. Epe hori igaro da, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Hirugarrena.– 2024ko abenduaren 5ean, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluan 7. artikuluarekin lotuta aurreikusitakoa betez, txostena eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Laugarrena.– 2025eko otsailaren 6an, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea etetea agindu zuen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Espedientean jasota dago 2025eko otsailaren 6an bertan jakinarazi zitzaiola egintza hori interesdunari.
Bosgarrena.– 2025eko apirilaren 16an, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariaren txostena jaso zen. Txosten horretan, aurrekariak eta oinarri juridikoak jaso ondoren, ondorioztatu zen, bere ustez, bete egiten direla «Aratz Ikastola, Koop. S.» onura publikoko deklaratzeko premisak.
Aurreko egitateei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 156.2 artikuluarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko kooperatibatzat joko ditu beren funtzioak garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak, betiere erregelamenduz ezartzen diren prozedura, araubide eta betekizunen arabera.
Bigarrena.– Aipatutako eta bete beharreko erregelamendu-araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete dira onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere, onura publikoko deklarazioa lortzeko.
Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikoko deklaratzea, hala xedatuta baitago 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.
Horiek horrela, aipatutako lege-manu horiek eta orokorrean aplikatzekoak diren eta aplikatzeko egokiak diren gainerakoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onura publikoko deklaratzea «Aratz Ikastola, Koop. S.» sozietate kooperatiboa.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 23a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS