Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2025eko maiatzaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1932

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 29koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita izangai bat Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesutik kanpo uzteko. Aldatu egiten dira, halaber, 2023ko otsailaren 9ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituena, 2024ko urriaren 11ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen duena, eta 2024ko azaroaren 26ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindua ematen duena.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko azaroaren 18an emandako Aginduaren bidez (2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko otsailaren 29ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Eta, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Ondoren, organo beraren 2024ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratu ziren.

Bi ebazpen horietan, baztertzen den pertsona izangai gisa azaltzen zen.

Oinarri orokorren 9.3 atalak xedatutakoaren arabera, IVAPek ezin izan zuenez egiaztatu izangai horrek oinarri espezifikoen 2.4 ataleko «Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalan sartzeko titulazioa» betekizuna –oinarri orokorren 3.3.e) atalarekin lotuta dagoena– betetzen zuen, zera eskatu zion aipatutako pertsonari: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan sartzeko beharrezkoa den titulazioaren dokumentazioa ekartzea, prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen zituela egiaztatzeko.

Era berean, aipatutako errekerimenduan ohartarazi zitzaion adierazitako epearen barruan eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bazuen –ezinbesteko kasuetan izan ezik–, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bazen ez zuela alegatutako betekizunik, ezingo lukeela jarraitu aipatutako hautaketa-prozesuan, eta, beraz, jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko liratekeela, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik erantzukizunak izatea.

Baztertutako pertsonak dokumentazioa aurkeztu zuen horretarako aurreikusitako epean, eta dokumentazio hori aztertu ondoren, frogatutzat eman da izangaiak ez duela Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan sarbidea izateko oinarri espezifikoen 2.4 atalean jasotako titulazioa. Hori horrela, oinarri orokorren 3.3 ataleko parte hartzeko baldintza orokorrak ere ez ditu betetzen.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Baztertutako pertsona ez zen agertzen hautatutako pertsonen zerrendan.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hautaketa-prozesuaren webgunean argitaratuko den eranskinean jasotako pertsona Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesutik kanpo uztea.

Baztertutako pertsona nor den eta horretarako arrazoiak zein izan diren hautaketa-prozesuaren webgunean argitaratuko den eranskinean dago jasota, hautaketa-prozesuan interesa duten pertsonek kontsulta dezaten, hautaketa-prozesuaren webguneko Eskabidea eta Jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan.

Bigarren artikulua.– Aurrekoaren arabera, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpena aldatzea, izangaia zerrendatik baztertzeko. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.

Hirugarren artikulua.– Halaber, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpena eta organo beraren 2024ko azaroaren 26ko Ebazpena aldatzea, izangaia zerrendetatik baztertzeko. Hain zuzen ere, 2024ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen, eta 2024ko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindu zen.

Laugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da errekurtsoa, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 29a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala