Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
925

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 368/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, María Begoña Fernández Álvarez-ek administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du (368/2024 prozedura arrunta), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 791/2024 Ebazpenaren aurka (zeinaren bidez argitaratu baitzen estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta txanda irekiaren eranskinean dauden esleipendunen izendapena, Erizaintzako Laguntzaile kategorian –Erizaintzako Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzaile eta Osasuneko Monitore lanpostu funtzionalak– 2018-2019ko EPEan), bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 789/2024 Ebazpenaren aurka ere (zeinaren bidez argitaratu baitzen hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta esleitu baitziren txanda irekiko destinoak Erizaintzako Laguntzaile kategorian –Erizaintzako Laguntzaile, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Monitore lanpostu funtzionalak– 2018-2019ko EPEan).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 19a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala