
39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
924
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 309/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Arrate Arrese Iñiguez-ek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 309/2024 prozedura laburtuaren prozedura izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko otsailaren 21eko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista kategorian estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta txanda irekiaren eranskinean dauden esleipendunen izendapena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 17a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS