
39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
923
IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 14koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendariarena, zuzentzeko errekerimenduak eta administrazio-ebazpenak jakinarazten dituena.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Halaber, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie espedienteei lotuta egindako administrazio-egintzen eduki osoa eskuratu dezaketela Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
I. eranskina zuzentzeko errekerimenduei dagokienez, jakinarazpena egintzat joko da, legezko ondorio guztietarako, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 10 egun baliodun igaro ondoren.
Eta administrazio-bidea amaitzen ez duten II. eranskineko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizateko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, eranskinetan adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.
Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria,
MARIAN OLABARRIETA IBARRONDO.
RSS