Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
922

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako G 23 2024 AD zehapen-espedientearen ebazpena jakinarazten baita.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ebazpena eman da, 2025eko urtarrilaren 17an, osasun-araudiaren balizko arau-hausteengatik.

Hainbat saio egin dugun arren, IFZ: B71054407 zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ebazpena ohiko moduan jakinarazi. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Zehapen-ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, edo, bestela, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztergai egongo da Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakitunaren hiribidea 35, 2. solairua, Donostia – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie epe honetan egin beharko dutela ordainketa: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1etik 15era bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16tik azkeneko egunera bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea amaitu eta halakorik jarri ez denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri badute, hura ezetsi dela jakiten duten egunean.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan.

Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bideari ekingo zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguak aplikatuko dira.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. eta 46 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2025eko otsailaren 10a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMÓN ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala