Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
921

IRAGARKIA. Honen bidez, Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpena jakinarazten da, Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legean (SPL) ezarritako arau-hauste batekin lotuta.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan dago (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18).

2.– Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea amaituta, hogeita hamar egun baliodun dago isuna ordaintzeko (SPL 70 artikulua).

3.– Horretarako, dagokion ordainketa-gutuna erabili beharko da, goian adierazitako helbidean eskatuta edo norberaren espediente elektronikoan sartuta. Gutun hori eskuratu ostean, bertan agertzen diren finantza-erakunde laguntzaileetan edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez (http://www.euskadi.net/nireordainketa) ordaindu ahal izango da isuna.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 101.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2025eko otsailaren 10a.

Ertzaintzako zuzendaria,

VICTORIA DE JESÚS LANDA MOÑUX.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala