Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
917

ERABAKIA, 2025eko otsailaren 12koa, Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 30eko Aginduaren bidez izendatutako Balorazio-batzordearena, Hernaniko farmazia-eskualdean (Astigarraga) iragarritako farmazia-bulegoaren titulartasuna eskuratzeko dena.

Honako erabaki hau hartu du farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko Osasuneko sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez egindako deialdiko eskabideak baloratzeko batzordeak:

Behin betiko puntuazio-zerrendak onartzea. Zerrenda horietan dator zehazturik parte-hartzaile bakoitzak zenbat puntu lortu dituen aipatutako aginduaren arabera irekitako prozeduran.

Behin betiko zerrenda horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Farmazia Zuzendaritzaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/1995 Dekretuaren 4.3 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.

Balorazio-batzordeko lehendakaria,

ELENA SANTESTEBAN OTAZU.

ERANSKINA
BEHIN BETIKO PUNTUAZIOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala