
39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (1368 KB - 136 orri.)
- EPUB (6377 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
915
AGINDUA, 2025eko otsailaren 19koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda aldatzen duena.
Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda onetsi zen (abenduaren 31ko EHAA, 250. zk.), eta, harrezkero, hainbat aldiz aldatu da, lanpostuok egitura-aldaketetara egokitzeko.
Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko (martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.) eta 2015eko azaroaren 6ko (azaroaren 16ko EHAA, 218. zk.) aginduen bidez, Ertzaintzako lanpostu-zerrenda aldatu zen, eta, hala, Ertzaintzaren egitura finkatu zen, Ortzimuga-2016 plan estrategikoan adierazitako gidalerroekin bat etorriz.
Ondoren, beste agindu hauen bidez aldaketa batzuk egin ziren, behar berriak sortu ahala lanpostuen egitura haietara moldatzeko: 2017ko martxoaren 30ekoa (apirilaren 7ko EHAA, 69. zk.); 2017ko abenduaren 26koa (2018ko urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk.); 2018ko martxoaren 7koa (martxoaren 15eko EHAA, 53. zk.); 2018ko urriaren 11koa (urriaren 19ko EHAA, 202. zk.); 2019ko otsailaren 18koa (otsailaren 25eko EHAA, 39. zk.); 2019ko abenduaren 20koa (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.); 2020ko otsailaren 4koa (otsailaren 10eko EHAA, 27. zk.); 2021eko martxoaren 16koa (apirilaren 19ko EHAA, 75. zk.); 2021eko azaroaren 18koa (abenduaren 1eko EHAA, 239. zk.); 2022ko maiatzaren 13koa (2022ko maiatzaren 26ko EHAA, 101. zk.); 2023ko apirilaren 17koa (maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.), 2023ko urriaren 23koa (urriaren 31ko EHAA, 208. zk.) eta 2024ko apirilaren 15ekoa (apirilaren 19ko EHAA, 78. zk.).
Kontuan izanik lanpostu-zerrendak antolakundeen zerbitzura dagoen tresna dinamikoa direla, agindu honen bidez aldaketa hauek ezartzen dira:
Lehenik eta behin, Ertzaintzaren egitura berria aplikatzeko egin beharreko aldaketak jasotzen dira, eta, bigarrenik, eskalak «hausten» dira. Hau da, lanpostu batzuk Ikuskapen Eskalako edo Oinarrizko Eskalako edozein kategoriatarako erreserbatuta zeuden, baina kategoria bakar baterako gorde behar direla erabaki da, egitura hierarkiko egokiena zein den zehaztu ondoren. Horrek langileen kudeaketa, prestakuntza-beharrak eta zerbitzua hobetzea ekarriko du.
Gainera, beste egokitzapen batzuk ere egiten dira; haien artean, nabarmentzekoa da eguneratu egiten direla bai bigarren jarduerako administrazio-egoerarako gordetako lanpostuak, bai hizkuntza-eskakizuna betetzeko derrigortasun-datak, lanpostuen aurreko amortizazio/sorkuntza/aldaketen ondorioz.
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean jasotzen diren lanpostuak amortizatzea, eta lanpostu horien zuzkidurak kentzea.
2. artikulua.– II. eranskinean zerrendatutako lanpostuak sortzea eta lanpostuen zuzkidurak gehitzea.
3. artikulua.– III. eranskinean jasotako Ertzaintzaren lanpostu-zerrendaren aldaketak onestea.
4. artikulua.– IV. eranskinean zerrendatzen diren zuzkiduren hizkuntza-eskakizuna betetzeko derrigortasun-datak berresleitzea.
5. artikulua.– Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda berria osorik argitaratzea, V. eranskinaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertze-errekurtsoaren esanbidezko ebazpena eman arte edo haren presuntziozko ezespena gertatzen den arte, hilabete igarotzeagatik errekurtsoa izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik.
Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegi eskudunean; horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 19a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS