Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
914

AGINDUA, 2025eko otsailaren 13koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Ekialde-Ekialde Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2024ko maiatzaren 16an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistro Elektroniko Orokorrean, Fundación Ekialde-Ekialde Fundazioa izeneko fundazioak 2024ko maiatzaren 16an, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), Borja Arcocha Aguirrezabal notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoa (775 protokolo-zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen zuena. Eskritura horren bidez, publiko egiten dira patronatuak 2024ko apirilaren 10ean hartutako erabakiak, fundazioaren estatutuak alderdi hauetan aldatzeko:

– Estatutuaren testua orokorrean egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera.

– Egoitza-aldaketa (4.1 artikulua). Aurrerantzean, helbide honetan kokatuko da: Uribitarte pasealekua 12, 48001 Bilbon.

– Europar Batasuneko lurraldea erakundearen bigarren mailako jarduera-eremu gisa ezartzea (4.3 artikulua).

– Patronatuaren osaerari buruzko arauak (8. artikulua): gutxienez 4 kide eta gehienez 10 izango dira, eta edozein sexuk % 60tik gorako prebalentzia izatea saihestu beharko da. Bigarren presidenteorde bat izateko aukera ere aurreikusten da.

– Patronatuko kideen karguaren iraupena: hemendik aurrera, mugagabea izango da (12. artikulua).

– Gobernu-organoaren bilerak deitzeko eta ospatzeko modua: aukera ematen da deialdi telematikoa egiteko eta batzarrak bideokonferentziaz egiteko (23.2 eta 24.7 artikuluak).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente hau ebaztea, hauetan aurreikusitakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua; eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 5, 37. eta 51.2 artikuluetan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42 artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin eta ebazpen honen azalpen-zatian deskribatutako moduan, Fundacion Ekialde-Ekialde Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko erabakia, zeina patronatuak 2024ko apirilaren 10ean hartu baitzuen. Erabaki hori publiko egin zen 2024ko maiatzaren 16an, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), Borja Arcocha Aguirrezabal notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bidez (775 protokolo-zenbakia).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 13a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala