Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
901

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 373/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira dekretu honen argitalpenean: 373/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Bizitza Beterako Laguntzen zuzendaria izendatzeko dena (2024ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 223. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Artikulu bakarrean,

hau dio:

«Artikulu bakarra.– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea Bizitza Beterako Laguntzen zuzendari izendatzea.»

baina hau esan behar du:

«Artikulu bakarra.– María Antonia Olabarrieta Ibarrondo andrea Bizitza Beterako Laguntzen zuzendari izendatzea.»


Azterketa dokumentala