
39. zk., 2025eko otsailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
900
AGINDUA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Jon Kortabarria Mantzizidor jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozesuetan.
Hezkuntza Saileko Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2025eko otsailaren 10eko Ebazpenak aldatu egin du Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara eman baitziren oposizio-faseko guztizko kalifikazioak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesu hauetakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan sartzekoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez, eta aipatutako kidegoetan sartzekoa eta kidego horietara iristekoa, ohiko oposizio-lehiaketaren bidez. Era berean, Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez aldatu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Agindua, argitara eman zituena aipatutako hautaketa-prozesuetan hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak.
Aldaketa horiek egin dira Jon Kortabarria Mantzizidor jaunak 2024ko ekainaren 11ko Agindu horren aurka aurkeztu zuen berraztertzeko errekurtsoa baietsi dutelako, eta, ondorioz, izangai hori hautatua izan delako ohiko oposizio-lehiaketan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean, txanda irekian.
Hautatutako izangaiak aurkeztu ditu Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 12.1 oinarrian eskatutako agiriak, eta galdegindako eskakizunak betetzen dituela egiaztatuta, bidezko da praktiketako funtzionario izendatzea.
Hautatutako izangaiak praktikak egingo ditu 2024/2025 ikasturtean esleitu zaion plazan, hautatua gertatu den espezialitatean.
Hortaz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Jon Kortabarria Mantzizidor jauna izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario Biologia eta Geologia espezialitatean, ohiko oposizio-lehiaketako txanda irekian, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan. Zerrenda-zenbakia: 2024014750.
Bigarrena.- Jon Kortabarria Mantzizidor jauna praktiketako funtzionario izendatzeak 2025eko martxoaren 3tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita Interneteko helbide honetan ere https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS