Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2522

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 9koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Barrundia, Burgelu eta Gasteizko udal-mugarteetan egingo den «PSF Agri PV BW Ramos» proiektuaren aldez aurreko administrazio-baimenaren, eraikitzeko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak.

48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «PSF Agri PV BW Ramos» izeneko instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Espedientea: 01-GE-Y-2023-00003.

– Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua, «PSF Agri PV BW Ramos» izenekoa. Hauek osatzen dute:

• 4,00 MW-eko potentzia instalatua duen instalazio fotovoltaikoa: 615 Wp-eko 7.056 modulu, 250 kVA-eko 16 inbertsore eta 2500 kVA-eko 0,8/30 bi transformazio-zentro. Udal-mugarteak: Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba).

• Tentsio erdiko lurpeko linea (30 kV), transformazio-zentro biak konektatzen dituena teleaginte bidezko sekzionamendu-zentroarekin. Udal-mugarteak: Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz.

• Banaketa-sarearen ebakuazioa I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU-ren «SET Vitoria 30 kV» azpiestazioan egingo da. Ebakuazio-linearen estekatze-puntua DC 30 kV Gamarra-Altsasua 1 linearen 1243. bermean izango da, eta teleaginte bidezko sekzionamendu-zentroaren bidez egingo da.

– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-teknologia berriztagarri fotovoltaikoaren bidez (b1.1).

– Eskatzailea: Easy Above Systems, S.L.U. (IFK: B67985176).

– Eskaeraren helburua: aldez aurreko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba).

– Instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua: 1.935.297,88 euro.

– Ebakuaziorako aurrekontua: 278.706,00 euro.

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak eman behar dio proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena. Jendaurrean erakusteko izapidea bete behar du baimena horrek, dena den, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, horrela ezartzen baita Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzari alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, honako aukera hauek daude: idatziz aurkeztu ahal izango da bertan, euskarri fisikoan; erregistro orokorrean; EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduren batean. Alegazioak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ohartarazpen moduan, pertsona juridikoek, nortasun juridikorik ez duten entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatuta dauden bestelako subjektuek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak administrazio publikoetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egin ahal izateko. Hori dela eta, jendaurreko izapide horretan alegaziorik aurkeztu behar badute, baliabide elektronikoak erabiliz egingo dute nahitaez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 9a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala