Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2520

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 177/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

177/2024 prozedura laburtua, izangai batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko otsailaren 21eko ebazpenaren aurka aurkeztua, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko abenduaren 17ko ebazpenak (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.) deitutako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren behin betiko sailkapen-ordena, eta ebazpen horren I. eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzea proposatzen baita.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2024ko maiatzaren 9a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala