Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SESTAOKO UDALA
2508

IRAGARKIA, udaltzaingoko ofizialaren lanpostua zerbitzu-eginkizun bidez betetzeko oinarriei buruzkoa.

Udaltzaingoko ofizialaren lanpostua zerbitzu-eginkizun bidez betetzeko oinarriak.

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Sestaoko Udaleko Udaltzaingoko ofizial lanpostu bat zerbitzu-eginkizun bidez betetzea, izendapen askeko prozedura erabilita, berdintasun-, objektibotasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei jarraikiz, eta uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 96. eta 100. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Honako hauek dira lanpostuaren ezaugarriak, udal honek onartutako lanpostu-zerrendan definitzen denaren arabera:

Izena: Udaltzaingoko ofiziala.

Lanpostu-kopurua: 1.

Lanpostu-mailako osagarria: 21.

Berariazko osagarria: 30.577,02 euro.

Berariazko osagarri gehigarria: 12.512,62 euro.

Titulazio Taldea: C1.

Betetzeko era: IA.

Pertsonal Mota: Funtzionarioa.

Administrazio Eskala: Berezia.

Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE, derrigortasun-datarik gabea.

Bigarrena.– Deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunak.

Udaltzaingoko ofizialak, hierarkikoki komisariordeburuaren mende, Udaltzaingoa kudeatu eta koordinatzen du, eta eginkizun hauek hartzen ditu bere gain:

Zeregina: Udaltzaingoa kudeatzea eta koordinatzea, bere nagusi hierarkikoa den komisariordeburuaren gainbegiratze eta aginduen arabera.

Eginkizunak:

– Burutzari ordezkapenak egitea.

– Bere kargura dauden langileak koordinatzea legeak ezarritako polizia-eginkizunetan.

– Urteko oporren koadroak antolatzea.

– Polizia-operatiboari esleitutako materiala gainbegiratzea eta kontrolatzea.

– Poliziaren informatika-sistemak, polizia-ezaupideak eta bideozaintza kudeatzea.

– Esleitzen edo agintzen zaizkion beste zeregin batzuk, lanpostuak berezkoak dituenak.

Bere ardurapeko pertsonak:

Mendeko zuzenak: ofizialordeak.

Zeharkako mendekoak: 1. mailako agenteak eta Poliziako agenteak.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskakizunak.

Deialdi honetan parte hartzeko, lanpostuen zerrendan eskatzen diren baldintza eta betekizun hauek bete beharko dira:

a) Hutsik dagoen lanpostuaren lanbide-sailkapeneko talde berekoa den edozein administrazio publikotan karrerako funtzionario izatea.

b) Jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senitartekoak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 86. artikuluan aurreikusitako eszedentzian egotea, bai eta zerbitzu aktibokora itzultzen diren funtzionarioen egoeran ere, aipatutako testuaren 92.2 artikuluarekin bat.

Era berean, zerbitzu aktibora itzuliz, lehiaketan parte hartu ahal izango dute nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan edo birgaituta dauden funtzionarioek ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 84. Artikuluarekin bat. Halaber, parte hartu ahala izango dute sei hilabetetik gorako etenaldian dauden langileak eta borondatezko eszedentzian dauden gainerako langileak ere, baldin eta egoera horietarako ezarritako iraupen-aldia bete badute.

c) Dagokion administrazioko organo eskudunaren berariazko adostasuna izatea, funtzionario eskatzailea zerbitzu-eginkizunetan udal honi atxikitzeko aukerari dagokionez.

d) Espediente pertsonalean falta astun edo oso astunengatiko oharpenik ez egitea, ebazpen irmo baten ondorioz. Ezeztapenak ez dira kontuan hartuko.

e) Alegatzen dituzten merezimenduak justifikatzeko agiriak aurkeztea.

f) Bere eginkizunak betetzearekin bateraezina den edo izan daitekeen prozedura administratibo edo judizialean ez egotea.

g) Esleitutako zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala izatea eta bete beharreko lanpostuari esleitutako eginkizunak betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea. Hori egiaztatzeko, hautatutako pertsonari Udal honek kontratatutako osasun-zaintzako arloko IMQ Prebentzio Zerbitzuak egokitzat jotzen dituen osasun-azterketak egin beharko dizkio, izendapenaren aurretik.

Deialdiko lanpostuan sartzeko eskatzen diren baldintzak deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira. Baldintza horiek esleitutako lanpostuaz jabetu arte bete beharko dira, eta aurrerantzean ere bai.

Baldintzak betetzen direla egiaztatuko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta lanpostuaz jabetzeko egunean ere mantendu beharko da.

Lanpostuak betetzeko prozeduran borondatez parte hartzen duten langileek prozesuan parte hartzeari uko egin ahal izango diote, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Laugarrena.– Eskabideak aurkeztea.

Udaltzaingoko ofizialaren lanpostua betetzeko interesdunek euren eskabideak Alkate-udalburuari bidaliko dizkiote, eta bertan beren datu pertsonalez gain, deialdi honetan eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskabideak egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira Deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta haren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluarekin bat.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Deialdiko lanposturako hautagai izan nahi dutenek, beren idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, non honako hauek jasoko baitira:

a) Eskatutako tituluak.

b) Administrazio Publikoan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak, hizkuntzak, eta izangaiek egokitzat jotzen dituzten gainerako merezimenduak.

d) Jatorrizko Administrazioak emandako ziurtagiria, izangaia administrazio horretako funtzionarioa dela eta zerbitzu aktiboan dagoela egiaztatzen duena.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte, salbu eta Sestaoko Udaleko espediente pertsonalean jasota badaude. Halaber, egokitzat jotzen dituzten argitalpenak edo bestelako txostenak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Era berean, memoria deskribatzaile txiki bat erantsiko da honako hauek jasoko dituena: deialdiaren xede den lanpostuaren berezko eginkizunei eta lanei buruzko alderdi espezifikoak eta hautagaiak antzeko lan profesionaletan duen esperientzia eta antolakunde hierarkizatu batean integratzeko duen gaitasuna. Memoria horrek ez ditu bi aldeetatik idatzitako bi DIN A4 orri gaindituko.

Hautagaien egokitasuna ebaluatzeko prozedura eta kontuan hartuko diren egokitasun-alderdiak eta -elementuak honako hauek izango dira:

– Beste administrazio batzuetan ofizial gisa edo antzeko polizia-lanpostuetan izandako esperientzia.

– Izangaiak antzeko lanpostuetan duen esperientzia.

– Udaltzaingoan eta/edo beste polizia-kidego batzuetan duen antzinatasuna.

– Polizia-eginkizunak hobeto betetzeko ikastaroak eta ikaskuntzak egin izana.

– Hizkuntza-titulu ziurtatuak.

Deialdian adierazten diren baldintzak, alderdiak eta elementuak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna erreferentziatzat hartuta baloratuko dira.

Bosgarrena.– Ebazpena.

Apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 23. artikuluaren arabera, izendapena egin aurretik, organo eskudunak diskrezionalki aztertu beharko du hautagaien egokitasuna, lanpostuan jarduteko eskatutako baldintzei eta deialdian adierazitako egokitasun-alderdi eta -elementuei dagokienez.

Oinarri eta deialdi hauen xede den lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituen hautatua izendatua izango da, alkate-udalburuaren ebazpenaren bidez, eta ebazpen hori berdintasun-, objektibotasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei jarraikiz egingo da, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Seigarrena.– Karguaz jabetzea.

Lanpostuaz jabetzeko epea bi egun baliodunekoa izango da, hautatua herriz aldatu behar ez bada, eta hamar egun baliodunekoa, herriz aldatu edo jarduneko zerbitzura itzuli behar bada. Hala ere, epe horiek laburtu ahal izango dira zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean eta prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean hala aurreikusten denean.

Lanpostuaz jabetzeko epea lanpostua utzi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Uzte hori dagokion aldizkarian argitaratuko den ebazpenean zehaztuko da, eta ebazpen horrek amaiera emango dio prozedurari. Zerbitzu aktibora itzultzeko ebazpena ematen bada, ebazpen horretatik aurrera zenbatuko da lanpostuaz jabetzeko epea.

Zazpigarrena.– Gorabeherak.

Deialdia, haren oinarriak eta horren ondorioz indarrean dauden egintza administratibo guztiak aurkaratu ahal izango dira, indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean ezarritako kasuetan eta moduan.

Sestao, 2024ko maiatzaren 10a.

Alkatea,

AINHOA BASABE MELENDEZ,


Azterketa dokumentala