Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2502

285/2024 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Ignacio Reoyo Diez jauna, berak hala eskatuta, Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko Atal Sanitaroko Burua kargutik kendu egin den Osakidetzako Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Azaroaren 25eko 430/2022 Ebazpenaren bidez, Juan Ignacio Reoyo Diez jauna izendatu zen Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru Osakidetzako Uribeko ESIan (2023ko urtarrilaren 4ko EHAA 3. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Ignacio Reoyo Diez jauna Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko maiatzaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2024ko maiatzaren 15a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala