Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2497

IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 10ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, bide judizialaren aurretik kalteberatasun ekonomikoaren egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 655 bis eta 685. artikuluen arabera.

Beherago aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.

Interesdunak edo haien legezko ordezkariak edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango dira Arabako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, (Samaniego kalea 2 –Bizilagun Zerbitzua–, Vitoria-Gasteiz), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 10a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala