
100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (123 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2492
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 9koa, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, lehia posible baten ondorioetarako, Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa) Ikatz Gane parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.
115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Ikatz Gane parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:
– Eskatzailea: Enigma Green Power 26, S.L.U.
– Tartean dauden udal-mugarteak: Hernani (Gipuzkoa).
– Haize-sorgailuen kopurua: 5.
– Instalatu den potentzia gordina: 33 MW.
– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:
(Ikus .PDF)
Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Gipuzkoako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.
Donostia, 2024ko maiatzaren 9a.
Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.
RSS