
100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2488
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dirulaguntzak emateko ebazpenak (2022ko Ekintzaileen Deialdia, enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko dirulaguntza-lerroen gainekoa).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak dirulaguntzak emateko ebazpenak eman ditu 2022ko ekitaldiko ekintzaileei laguntzeko deialdiaren babesean (enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko dirulaguntza-lerroak). Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2022ko ekainaren 21eko bilkuran (2022-07-04ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpenak jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS