
100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2479
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Bedmar» Musika-ikastetxe Baimendu Profesionalari, musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Bilboko (Bizkaia) «Bedmar» Musika-ikastetxe Baimendu Profesionalaren «Bedmar Musica Sociedad Limitada» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea musika espezialitateak gehitzea da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek ikusi dira: 229/2007 Dekretua, abenduaren 11koa. Honen bidez ezartzen da musika-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak; 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak.
Indarrean dagoen legeria aztertu da, eta kontuan hartu da erregelamendu bidez eskatutako baldintza guztiak betetzen direla, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera, 1., 2., 3. eta 4. oinarrizko mailetan eta 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. maila profesionaletan, gitarra elektrikoa espezialitatea irakasteko baimena ematea ondoren zehazten den Musika-ikastetxe baimendu profesionalari:
Kode-zenbakiak: 014905 (EAE) eta 48011721 (unibertsala).
Izen orokorra: Musika-ikastetxe baimendu profesionala.
Izen espezifikoa: «Bedmar».
Titularra: «Bedmar Música Sociedad Limitada».
Helbidea: Pablo Ruiz Picasso, 2.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
Musika ikasketa oinarrizkoak:
Kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, moko txirula, zeharkako txirula, oboea, perkusioa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, biola, biolina, biolontxeloa, akordeoia, gitarra, pianoa, txistua eta gitarra elektrikoa.
Musika ikasketa profesionalak:
Kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, moko txirula, zeharkako txirula, oboea, perkusioa, saxofoia, tuba, tronboia, tronpa, tronpeta, biola, biolina, biolontxeloa, akordeoia, gitarra, pianoa, txistua eta gitarra elektrikoa.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS