Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2478

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 6koa, Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, Zubigune Fundazioari aitorpena egiten diona, baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde onartu gisa, «Galdaren industria-operadorea» espezialitatean.

Esp. zk.: EXA/2024/002.

AURREKARIAK

Bat.– Zubigune Fundazioak eskabide bat aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan, profesional baimenduak prestatzeko erakunde gisa onartua izateko, espezialitate honetan:

– Galdaren industria-operadorea.

Bi.– Eskabidearekin batera, industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu da. Zehazki:

– Erakundearen identifikazio-datuak:

• G75051698.

• Zubigune Fundazioa.

• Etarte bidea 9.

• 20170 Usurbil (Gipuzkoa).

– Eskabidearen xede den prestakuntza-ekintza zehatza emateko erakundeak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Aurrez aurre garatu beharreko ikastaroa zehaztea, gai zerrenda, metodologia, antolaketa, praktiken kudeaketa eta aurreikusitako azterketa/ebaluazio-sistemak zehaztuta.

– Hitzarmena Usurbilgo Lanbide Eskolarekin, bertako instalazioak erabiltzeko.

Hiru.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek egiaztatu dute betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, industria-segurtasunaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituenak, ezarritako betekizunak.

Espedientea ebazteko ondoren zehazten diren hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.

Bi.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak, xedatutakoaren arabera izapidetu da.

Hiru.– Ikastaroa Usurbilgo Lanbide Eskola ez den beste instalazio batean egiten bada, instalazio horiek 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egon beharko dute. Aldez aurretik bisita bat egin beharko da, egokiak diren egiaztatzeko.

Aipatutako lege-aginduak eta, oro har eta bereziki aplikatu beharreko beste batzuk aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Zubigune Fundazioa Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakunde gisa onartzea, espezialitate honetan:

– Galdaren industria-operadorea.

2.– Zubigune Fundazioa Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako Onartutako Erakundeen Erregistro Berezian inskribatzea, erregistro-zenbaki honekin: ERF-129.

3.– Ikastaro bakoitza bezeroen instalazioetan egingo denez, ikastaro bakoitzaren eskaeran kokapen hori eta ekipamendua zehaztu beharko dira, ikastaroa egin aurretik baimena eman dakion. Horretarako, dagokion teknikariaren bisitaren bidez, egokia dela eta indarrean dagoen araudia betetzen duela egiaztatuko da, bereziki 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoa.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia / San Sebastián, 2024ko maiatzaren 6a.

Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.


Azterketa dokumentala