Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2475

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Urki izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2024ko apirilaren 23an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundacion Urki izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2024ko otsailaren 6an egiletsi baitzen Getxoko Mariano Javier Gimeno Gómez Lafuente notarioaren aurrean, (protokolo-zenbakia: 277).

Eskritura publiko horretan sartu zen fundazioaren patronatuko idazkaria den Fernando Escauriaza Otin jaunak, presidentearen oniritziarekin, 2024ko otsailaren 6an egindako ziurtagiria, patronatuak 2023ko ekainaren 26an egindako bilerarena, bilera hartan erabaki baitzen fundazioaren estatutuen 29. artikuluaren 4. puntua, urteko ekitaldi ekonomikoari buruzkoa, aldatzea.

Fundazioen Erregistroak, 2024ko apirilaren 26ko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina bidali behar zela adieraziz, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2024ko maiatzaren 2an, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Fundacion Urki izeneko fundazioaren estatutuetako 29. artikuluko 4. puntuan aldatzea (urteko ekitaldi ekonomikoari buruzkoa), Fundazioaren patronatuak erabaki zuen aldaketak egitea, 2023ko ekainaren 26an; betiere, 2024ko otsailaren 6an Getxoko Mariano Javier Gimeno Gómez Lafuente notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz, (protokolo-zenbakia: 277).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 3a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala