
100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2473
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda (2023ko ekitaldia).
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren babesean dirulaguntza jasoko duten pertsonen eta entitateen zerrenda, zenbatekoa eta finantzatutako jarduketa adierazita.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda: desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak mantentzeko laguntzen deialdia (2023ko ekitaldia), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuena, 2023ko martxoaren 7ko bileran hartutako erabakiaren bidez (2023ko martxoaren 15eko EHAA, 52. zenbakia). Zerrenda horretan, entitate onuradunen izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira (Ebazpen honen I. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS