
100. zk., 2024ko maiatzaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ZARAUZKO UDALA
2472
IRAGARKIA 2024. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
2024ko apirilaren 29an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak honako hau erabaki zuen:
«Zarauzko Udaleko 2024ko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Bertan, funtzionarioentzat gordetako honako plaza hauek sartu dira, hutsik daudenak:
LEHIAKETA-OPOSIZIO LIBREA
(Ikus .PDF)
Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaleko iragarki-taulan eta udaleko webgunean argitaratuko da.
Halaber, enplegu publikoaren eskaintzaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, zer egun eta zer zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu den adieraziz.»
Erabaki hori behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka errekurtso hauek aurkeztu ahal izango dira:
– Berraztertze-errekurtsoa: aukerazkoa, erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa aurkeztu eta hilabeteko epean ebazpena jakinarazi ez bada, orduan errekurtsoa ez dela onartu ulertuko da. Edota, zuzenean,
– Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa: Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeari utzi gabe.
Legeria aplikagarria: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (123. eta 124. artikuluak); eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arautzen duena (46. artikulua).
Zarautz, 2024ko maiatzaren 3a.
Alkatea,
XABIER TXURRUKA FERNÁNDEZ.
RSS