Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1546

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa) dauden Iruerreketa eta Geso ubideetatik urtean 1.900 m3 ur publiko aprobetxatzeko (herri-erabilerarako, hau da, bideak garbitzeko) administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: MCA-G-2022-0009.

Eskatzailea: Ayuntamiento de Zarautz / Zarauzko Udala.

Jardueraren kokapena: Zarautz.

Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):

– Iruerreketa ubidea: x= 566.042; y= 4.792.739.

– Geso ubidea: x= 565.495; y= 4.792.641.

Eskatutako urteko bolumena: 1.900 m

Uraren erabilera: herri-erabilera (bideak garbitzea).

Aldaketak:

Aldaketaren helburua da urtero hartutako bolumena doitzea, gaur egun Geso hartunea erabiltzen ez delako eta gaur egun urak herri-erabilerarako bakarrik erabiltzeagatik (bideen garbiketa).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024 martxoaren 18a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala