Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1544

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazpen saiakera eginda, eta hau egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzen da, iragarki honen I. eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hasten direla, bertan zaladutako arrazoiengatik.

Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 163., 164. eta horiekin bat datozen artikuluetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira.

Horri dagokionez, 53. artikuluan ezarritakoaren arabera, ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada ura, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-egintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 14a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023 abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala