Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1536

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 16koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2024-2025 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekitzen duena.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, deialdia egin zen hezkuntza-itunak berritzeko eta hezkuntza-itunen araubidean sartzeko, unitateak zehaztuta, eta laguntzako langile osagarriak ituntzeko, 2022-2023 ikasturtean hasi eta 2027-2028 ikasturtera arteko indarraldiarekin.

Agindu horren 17. artikuluak ituna aldatzeko baldintzak eta prozedura ezartzen ditu.

Hori dela eta, agindu horren 17.6 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2024-2025 ikasturteari begira hezkuntza-itunen araubidean sartzeko eta itunaren ohiko aldaketaren bidez itunduko diren unitateak zehazteko epea irekiko dela. Epe hori 2024ko maiatzaren 1etik maiatzaren 31ra bitartekoa izango da, biak barne.

Itun-erregimenari heldu nahi dioten ikastetxe pribatuek hezkuntza-itunen aplikaziora sarbidea eskatu beharko dute --lehendik sarbide hori ez dutenek, soilik--, Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritzako hezkuntza-itunen eta ordainketa eskuordetuko zerbitzuarekin harremanetan jarrita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 16a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala