Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1535

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 15ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Burgelu, Barrundia, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba) udalerrietan Cluster Eólico «Vitoria 30 kV» parke eolikorako administrazio-baimenaren eskaeretarako lehia-prozedura ebazten da.

Espediente zk.: 01-GEY-2023-00049.

AURREKARIAK

1.– 2023ko abenduaren 13an, Savanna Power Solar 14, SLU-k Cluster Eólico «Vitoria 30 kV» proiekturako aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Burgelu, Barrundia, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udal-mugarteetan (Araba).

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2024ko otsailaren 2ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta 2024ko urtarrilaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiagorik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko Parke Eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

2.– Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariak, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Savanna Power Solar 14, SLU enpresak Cluster Eólico «Vitoria 30 kV» proiektua egiteko aurkeztu duen aurreproiektua hautatzea, Burgelu, Barrundia, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udal-mugarteetan (Araba).

Bigarrena.– Savanna Power Solar 14, SLU enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 15a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala