Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2024ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1520

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Erik Zubiaga Arana jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Historia Garaikidea» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Erik Zubiaga Arana jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: ***2973**. Kodea: AGC8L1 – D00021-13. Jakintza arloa: Historia Garaikidea. Saila: Historia Garaikidea. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Espainiaren eta Euskal Herriaren XX. Mendeko Historia».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko martxoaren 18a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala