Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2024ko martxoaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1502

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2024-2025eko prestakuntza-programazioa egiteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Gisa horretako akatsak aurkitu dira 2024ko martxoaren 4ko Ebazpenean (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzendutako 2024-2025eko prestakuntza-programazioa egiteko; 2024ko martxoaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 54. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenaren II. eranskinean euskarazko dokumentua txertatu da, eta, beraz, berriz ere gaztelaniaz argitaratuko da eranskin hori.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala