Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2023ko ekainaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2756

AGINDUA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kabinete Zuzendaritzaren Goi-kargudunaren Idazkariaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2023ko maiatzaren 4ko EHAA, 83 zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uzten da goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Kabinetearen Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 207. dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala