Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2687

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 1ekoa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena; horren bidez, 2023ko deialdiko Beint bekak ematen dira 1. fasean.

Beint –Nazioartekotze-Bekak 2023– Laguntza-programaren oinarri arautzaileak Beint programa arautzen dute.

2023ko martxoaren 1eko Ebazpena, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira 2023ko «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita. (EHAA, 50. zk., 2023ko martxoaren 13a, astelehena).

Eskaerak aurkezteko 2023ko ekitaldiko deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskaerak balioesteko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du aipatutako oinarri arautzaileen 7. artikuluan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen/prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzorde horrek egindako proposamena aintzat hartuta eta aipatutako oinarri arautzaileen 9. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1. eta 2. eranskinetan adierazten diren pertsonak 1. faseko bekadun zein ordezko izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko. Ordezkoak erreserban geratuko dira 2023ko uztailaren 17a arte egon daitezkeen bajak edo uko egiteak betetzeko. Baztertutako eskatzaileen zerrenda eta baztertzearen arrazoiak Ebazpen honen III. eranskinean agertzen dira.

Bigarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen duten Beint –Nazioartekotze-Bekak 2023– Laguntza-programaren oinarri arautzaileak ezarritakoa bete beharko dute.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRIko Nazioartekotze zuzendariaren aurrean hilabeteko epearen barruan, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa Bilboko dagokion epaitegian bi hilabeteko epean; bi errekurtsoak ebazpen hau www.spri.eus/Beint webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2023ko ekainaren 1a.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala