Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2679

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2022-2023 ikasturterako bekak, laguntzak eta ikasketa-sorospenak finantzatzeko diru-kopuruak handitu direla argitara ematen duena (2022ko ekainaren 14ko Agindua, uztailaren 15eko EHAA).

Agindu horrek, 2. artikuluan, ezartzen du deialdiaren guztizko zenbatekoa 62.500.000 eurokoa dela, eta, behar izanez gero, handitu ahal izango dela, ebazteko dauden eta emateko proposamena duten eskaeren zenbatekoa kontuan hartuta, horiek ebatzi aurretik. Halaber, egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez emango dela jasotzen da.

Ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2023-01-12ko EHAA), 2022ko ekainaren 14ko Agindua aldatu zen, eta hasierako kredituari 8.056.823 euroko zenbateko gehigarria esleitu zitzaion, 70.556.823 euroko kreditua guztira.

Emateko proposamena duten eta ebazteke dauden eskabideen zenbatekoa ikusita, beharrezkoa da deialdiaren zenbatekoa handitzea, eta 2022ko ekinaren 14ko Aginduaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

2022-2023 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak, laguntzak eta ikasketa-sorospenak finantzatzeko diru-kopuruak 2.000.000,00 eurotan handitu direla argitara ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala